Roberto Micheletti Hondurasko Gobernuko presidente berriak iragarri du prest dagoela kargua uzteko, baina baldintza bat jarri du: Manuel Zelaya presidente ohia ez itzultzea herrialdera. "Zelaya ez bueltatuta, bakea eta lasaitasuna legoke hemen, eta prest nengoke kargua lagatzeko", adierazi du Michelettik gaur, hedabideen aurrean, eta proposamen hori hari egina diotela jakinarazi du. "Ameriketako Estatu Batuetako hiri garrantzitsu batean egin zioten nire ordezkariek".
Ekainaren 28an Hondurasko armadak gobernuburu postutik kendu egin zuen Zelaya, estatu kolpea emanda, eta legebiltzarrak Micheletti jarri zuen presidente.
Armadak Zelaya orduan Costa Ricara bidali zuen, eta hau oraindik ez da itzuli Hondurasera. Nazioartea estatu kolpearen aurka azaldu da, eta Zelaya bera Amerikako hainbat gobernuko lehendakarirekin batzartu da; horien babesa jaso du.
Presidente ohiak bere herrialdera itzultzeko asmoa daukala esan izan du. Haren jarraitzaileek gaurko ere protestak iragarri dituzte, eta gobernuak etxerako agindua eman du.
MunDUA
Micheletti Hondurasko presidente kargua uzteko prest da, Zelaya ez bada itzultzen
Armadak, estatu kolpea emanda, ekainaren 28an presidentetzatik kendu eta herrialdetik bidali egin zuen Zelaya. Honen jarraitzaileek gaurko ere protestak iragarri dituzte, eta gobernuak etxerako agindua eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu