Ekialde Hurbila

Mila preso palestinarrek gose grebari ekin diote, Israelgo espetxeetako "bizi baldintza txarrak" salatzeko

Israelgo espetxeetan preso dauden mila palestinar inguruk gose greba hasi dute, hango espetxeetako bizi baldintza txarrak salatzeko. Giza eskubideen aldeko hainbat erakundek esan dute behin baino gehiagotan preso palestinarrak oso egoera txarrean dauzkatela Israelen. Palestinako Aginte Nazionalak (PAN) preso guztiak askatzeko exijitzen du, Zisjordania eta Gazan indarrean dagoen su-etena aintzat hartuta.

2003ko abuztuaren 1a
16:13
Entzun
Giza eskubideen aldeko taldeen txostenen arabera, Negueveko basamortuan dagoen Kitzaot espetxean ohialez eginiko zelda batzuetan dauzkate preso palestinarrak. Izugarrizko beroa izaten dut, eta ohol gainetan egin behar izaten dute lo taldean. Txostenak dioenez, hor preso dituzten palestinar gehinek kargurik gabe daude kartzelan, eta gainera, kargurik gabe.

Orain arte gose greba batzuk egin izan dituzte preso palestinarrek, baina oso bakanak izan dira gehienak. Hori dela eta, Israelgo espetxeetan dauden 6.000 palestinarretik milak ekin diote protesta ekintza honi.

Bestalde, iragan igandean, Israelgo Gobernua 520 preso askatzearen alde agertu zen, baina baldintza ugarirekin. Odolezko delituak dituztenak, esaterako, ez dituzte askatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.