Irak

Milaka familia ihesean doaz, Estatu Islamikoak Irak iparraldeko herrien kontrola hartu ahala

Mosul iparraldeko Al Hamdania eta Telkif herriak islamisten kontrolpean daude.

ISISeko kideek ustez Mosulen uztailean txikitu zuten hilobi sakratu bat. STR, EFE
2014ko abuztuaren 7a
07:26
Entzun

Estatu Islamikoa miliziak aurrera egiten jarraitzen du, eta zenbait iturriren arabera, peshmerga kurduek atzera egin behar izan dute. Ondorioz, milaka familiak ihes egin dute Mosul iparraldeko herrietatik.

Azken egunetan islamistek gehiengo kristaua duten eremuen kontrola hartu dute, eta Kurdistan Atunomoko hiriburura gerturatzen ari dira.

Duela hiru egun, berriz, Sinyar berenganatu zuten, eta milaka familia inguruko mendietara ihes egitera behartu. Unicefek salatu du ihesaldian 40 adingabe hil direla, bai erasoen ondorioz eta baita mendietako bizi baldintzen eraginez ere.

Bi gatazka batean

ISISen eraginez,  Siriako eta Irakeko gatazkek bat egin dutela ondorioztatu dute adituek. Eta horrek biei paratu die kolokan estatu-nazio izaera. Azken hamarkadatan Ekialde Hurbila beti izan da gune gatazkatsua. Baliabide natural aberatsak dauzka, eta potentzia handien lehia geopolitikoan berebiziko garrantzia dauka eremuak. Horri gehitu behar zaio etnia, tribu eta erlijio aniztasun berezia daukala eta egungo mugek ez dituztela kontuan hartzen banaketa horiek. Desberdintasun etniko-erlijioso horiek astindu direnean, kolonialismo ondorengo aroan sortutako nortasun nazionalak ahuldu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.