Poliziak emandako datuen arabera, 25.000-30.000 lagun inguruk parte hartu dute Rostocken G8koen eta, oro har, globalizazio neoliberalaren aurka egin den manifestazioan. Antolatzaileek ehun mila lagun inguru aipatu dituzte, baina oraindik ez dute datu zehatzik eman.
Datorren astean G8koek goi bilera egingo dute Heiligendammen, Rostocketik 25 bat kilometrora, eta estatu boteretsuenen talde hori politika neoliberalen bultzatzaile nagusia dela iritzita manifestaziora deitu dute 300 bat taldek. Altermundialistak dira elkarte horietako batzuk, ikasleenak beste zenbait, ezkerreko alderdi eta erakundeak era badira deitzaileen arten, eta baita talde anarkistak ere. G8, berriz, Alemaniak, Erresuma Batuak, Errusiak, Estatu Batuek, Frantziak, Italiak, Japoniak eta Kanadak osatzen dute.
Iturri ofizialek agertu dute istiluak izan direla manifestazioan, hain zuzen ere, manifestarietako batzuk Poliziaren kontra oldartu direlako. Harriak eta molotov koktelak jaurtitzen hasi dira Poliziaren arabera, eta gas negarrarazlea botaz erantzun dute eurek. Oldartu direnak manifestari talde txiki bat baino ez zirela onartu du Poliziak. Alemaniako Gobernuak 13.000 polizia jarri ditu egunotan Rostocken.
Europa guztitik joan da jendea Rostockera.
Mundua
Milaka lagun batu dira Rostocken G8koen aurka
Globalizazio neoliberalaren kontrako 300 bat taldek antolatu dute protesta Alemaniako hiri horretan, datorren astean G8koek egingo duten goi bileraren harira. Istiluak izan dira manifestari batzuen eta Poliziaren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu