Unionistak auzo katolikoetatik igaro direnean, tentsioa uneak egon badira ere, ez da liskarrik izan Belfasten. Irlanda iparraldeko hainbat hiritan egiten dituzte martxa orangistak, baina Belfastekoa izaten da nagusia.
Milaka lagun bildu dira Irlanda iparraldeko hiriburuan, unionistek 1690ean katolikoen aurka lortutako garaipena gogoratzeko. Katolikoek behin baino gehiagotan eskatu izan dute martxen ibilbidea aldatzeko, gehiengo katolikoa duten auzoetatik igaro ez daitezen. Alferrik, ordea.
Istilu larririk izan ez bada ere, katolikoek protesta ekintza egin dituzte. Belfast iparraldeko Ardoyne barrutian, esaterako, elkarretaratze isila egin dute.
Bestalde, agintariek segurtasun neurri zorrotzak jarri dituzte balizko istiluak saihestu asmoz.