KAXMIR
Milaka lagunek laguntza behar dutela salatu du NBEk
Milaka lagunek ez dutela neguari aurre egiteko baliabide nahikorik salatu zuen atzo Nazio Batuen Erakundeak. Lurrikararen ondorioz, etxerik gabe geratu ziren hiru milioi inguru pertsonak gasa, kerosenoa eta sua egiteko egurra behar dutela adierazi zuen NBEk. Erakundeak 550 milioi dolarreko laguntza eskatu zuen arren, oraingoz 135 milioi soilik jaso ditu. Guztira 73.000 hildako eragin zituen duela lau aste Kaxmir astindu zuen lurrikarak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu