Milaka marokoar kaleta atera ziren atzo Tangerren Mohamed VI.ak egin duen erreformaren kontra protesta egin eta erreforma sakonagoa eskatzeko. Marokoarrek erreferendumean bozkatu zuten Konstituzio berria, eta Marokoko Gobernuak larunbatean jakinarazi zuenez, botoen %98.49ren babesa jaso du.
Otsailaren 20a Mugimenduak, ordea, erreforma hori ez dela nahikoa iritzi dio, herrialdeko zenbait gai garrantzitsua erregearen esku uzten dituelako, hala nola, segurtasuna, defentsa eta erlijioa. Gainera, Gobernuaren ustelkeria zuzentzeko aldaketarik ez dagoela salatu dute.
Atzoko manifestazoioa antolatu zutenen arabera, 10.000 pertsona bildu ziren atzo protesta egiteko. Barne Ministerioaren arabera 4.000 izan ziren eta horietatik 3.000 kontra-manifestazio batean erreformari babesa adieraztera joandakoak ziren.
Protestagileek salatu dute erreferendumaren emaitzak manipulatu egin dituztela. Parte-hartzea %72,65ekoa izan zela adierazi zuen Barne Ministerioak herenegun, baina manifestariek esan dute hautestontziak hutsik zeudela.