Irudia. Zisjordania
MILAKA PALESTINAR KALERA, ESTATUAREN ALDE
Milaka palestinar karrikara atera ziren atzo Zisjordaniako hiri nagusienetan, NBE Nazio Batuen Erakundeak Palestina estatutzat onar dezan aldarrikatzeko. Ramalan, PAN Palestinako Aginte Nazionalaren administrazio hiriburuan, 15.000 lagun inguru elkartu ziren Jasser Arafat plazan —Ramalak 27.000 biztanle inguru ditu—. «Hainbertze denboraren ondoren, gure eskubidea da. Eta ez bakarrik estatua izatea, ebatsi nahi izan diguten eta 64 urtean defendatu dugun duintasuna berreskuratzea ere», aldarrikatu zuen plazako taula gainetik Laila Ganam Ramalako gobernadoreak. Hebronen eta Kalandiako kontrol gunean (Jerusalemen iparraldean) hainbat isitilu izan ziren manifestarien eta Israelgo soldaduen artean; gainerakoan, ez zen liskar larririk egon. Irudian, Nabulus hiriko manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu