Milaka palestinarrek Israelek ezarritako bahimendua salatu dute mugan

40 kilometroko giza katea egin dute Gazako Rafa hiritik Eretzeko muga pasabideraino. Israelek, eta, oro har, munduak, Gaza hiltzera zigortu dutela salatu dute. Hamasek Gazan agintea hartu zuenetik, Israelek oztopatu egiten du eremu palestinar horretara oinarrizko baliabideak sartzea.

2008ko otsailaren 25a
14:25
Entzun
40.000 lagun inguruk parte hartu dute Gazan Israelen bahimendu politikaren kontrako giza katean. Rafatik Eretzeko muga pasabideraino luzatu da giza-katea, eta emakumeak eta haurrak izan dira parte hartzaileetako gehienak. Israelek ezarritako bahimenduak eguneroko bizitzan aurrera egiteko sortzen dizkien arazoak salatu nahi izan dituzte, eta nazioarteko komunitateak gai horren inguruan duen jarrera. Besteak beste, Gaza hiltzera zigortu du Munduak, jartzen zuten pankartak zabaldu dituzte.



Ekainean Gazaren kontrola Hamasek hartu zuenean jarri zuen indarrean Israelek bahimendua: mugak itxi eta oinarrizko baliabideetako asko jasotzea oztopatzen die Gazako bizilagunei. Gainera, palestinarrek Israelera jaurti izan dituzten koheteei erantzuteko azken asteetan gogortu egin dute blokeoa, eta Gazako 1,5 milioi bizilagunek ia ez dute erregairik jasotzen.

Israelgo Armadak ohartarazi du manifestariak muga gainditzen ahaleginduz gero tiroka hartuko zituztela, baina istilurik gabe amaitu da protesta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.