Libano

Milaka pertsona elkartu dira Beiruten Rafik Hariri omentzeko

Bi urte bete dira lehen ministro zena hil zutenetik, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte bera omentzeko.

2007ko otsailaren 14a
15:46
Entzun
Rafik Haririen hilketak libanoarren artean zabaldutako zauriak gordin daude oraindik, eta hura omentzeko ekitaldiek enfrentamenduak sor ditzaketela uste dute Libanoko agintariek, eta segurtasun neurri handiak jarri dituzte indarrean. Atzo,hiru pertsona hil zituzten Beirutetik hurbil bi autobusetan lehergailuak zartarazita. Zenbait iturriren arabera, gaur omenaldian parte hartzera zihoan jendea zeramaten autobus horiek.

Siriarren aldeko eta kontrakoen artean hainbat enfrentamendu izan dira azken bi urteetan Libanon. Siriarren aurkako hainbat zuzendari politiko hil dituzte atentatuetan.Rafik Hariri Libanoko politikari ezagunetako bat zen. 1975 eta 1990 urtean artean iraun zuen gerra zibila eta gero Libanoko eraikuntza nazionalaren alde lan handia egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.