Irudia.Manifestazioa Bilbon
MILAKA PERTSONA JUSTIZIA ESKE
Mendebaldeko Sahara. Geldi dezagun genozidioa. Irtenbidea, autodeterminazioa lelopean atzo Bilbon egin zuten manifestazioak milaka lagun bildu zituen. Protestak Sahararen aldeko erakundeek antolatu bazuten ere, deialdiarekin bat egin zuten Euskal Herriko sindikatu eta alderdi politiko gehienek, ezker abertzaleak, Alternatibak, eta Aralarrek kasu. Antolatzaileek eskatu diote Espainiako Gobernuari bere interesak alde batera utzi eta erantzukizunak hartzeko, amaitu gabeko deskolonizazio prozesua bukatu ahal izateko. «Gobernuak interes ekonomiko eta politikoak jarri ditu giza eskubideen aurretik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu