Mundua

Milaka pertsonek gogoratu dute Salvador Allende bere heriotzaren 38. urteurrenean

Ikasleek dohako eta kalitatezko hezkuntza aldarrikatu dute.

2011ko irailaren 12a
12:06
Entzun

Milaka pertsonak hartu zuten atzo parte Txileko hiri nagusietan Salvador Allende bere heriotzaren 38. urteurrenean gogoratzeko. Santiago hiriburuan 10.000 izan ziren hilerrira arte joan zirenak. Hasieran martxa modu baketsuan egin bada ere, hilerrira gerturatu ahala zenbait istilu izan dira; 24 lagun atxilotu dituzte, eta hamar polizia eta bost zibil zauritu dira.

Ekitaldietan Txileko ikasleek parte hartu dute, eta doako eta kalitatezko hezkuntza aldarrikatzeko baliatu dute urteurrena. Bide batez, Rodrigo Hinzpete Barne ministroaren dimisioa eskatu dute, manifestazioetan segurtasun indarrak erabiltzen ari diren "gehiegizko biolentziagatik".

Allende 1973an hil zen Augusto Pinochet generalak eman zuen estatu kolpean. Ostegunean eman zioten lur, Allendek bere buruaz beste egin zuen edo hil egin zuten ikertzek bere gorpuzkinak maiatzaren 23an atera ostean. Ikerketan ondorioztatu dute Allendek bere buruaz beste egin zuela Moneda jauregian, bere azken hitzaldian agindutakoa betez, bizitza emanez.

Atzokoa Allenderi egiten zaion hirugarren hileta elizkizuna da. Hil zutenean Viña del Marren hilobiratu zuten, gauez eta lekukorik gabe. 1990ean demokrazia Txilera itzuli zenean handik Santiagoko hilerrira eraman zituzten gorpuzkinak eta ekitaldi jendetsu batean eman zioten lur.

Aurten ere irailaren 4ean ekitaldi publiko batean eman behar zioten lur berriro, Fronte Popularrarekin presidentetzara iritsi zeneko urteurrenean, baina ekitaldia bertan behera geratu zen hegazkin baten istripuan hil ziren 21 txiletarrekiko errespetuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.