Ipar Irlanda

Milaka unionista ari dira Orangeko ordenako desfileetan parte hartzen, oraingoz, istilurik gabe

Gaurko egunez, uztailaren 12an, 1690ean Orangeko William protestanteak James II.a errege katolikoa garaitu zutela ospatzen du Ipar Irlandako komunitate unionistak; neurri batean, irlandarrak —errepublikanoak— mendean hartu izanaren goraipamena da. Hori ospatzeko, Orangeko ordenako kide diren milaka unionistak desfileak egiten dituzte Ipar Irlandako hainbat tokitan, eta errepublikanoek euren aurkako iraintzat hartzen dituzte ospakizun horiek. Desfileak direla eta, istiluak izan dira urte askotan, baina aurten, oraingoz, baketsu doaz.

2003ko uztailaren 12a
16:18
Entzun
Guztira Ipar Irlandako 18 herri eta hiritan ari dira Orangeko Ordenako kideak desfileak egiten. Nolanahi ere, gunerik gatazkatsuenak Belfast hiriburua, Derry eta Limavady dira; hain zuzen ere, leku horietan komunitate errepublikanoa indartsua delako eta desfileak haien auzoetatik pasatzen direlako.

Agintariek eta segurtasun arduradunek Belfasten Ardoyne auzo errepublikanotik igarotzen den desfilearekin zuten kezka handienetakoa. Nolanahi ere, istilurik gabe, bakean pasa da. Abertzaleak auzitegien bidez saiatu dira asteotan desfilea auzo horretatik igarotzea eragozten, baina tribunalek baimena eman diete orangistei.Desfilea pasatzeko unean protesta pankartak erakutsi dituzten ehun bat errepublikanok, baina ez da iskanbilarik gertatu. Desfile horretan Ipar Irlandako Demokrata Unionistak alderdiko Nigel Dodds legebiltzarkideak parte haratu du, eta istilurik gertatu ez delako "pozik" zegoela adierazi du. Gertakariei beha egon den Sinn Feineko Gerry Kelly ere gustura agertu da guztia bakean pasa delako, baina kezkatuta agertu da itzulerakoan gerta daitekeenarekin: "Zorionez, orain arte bakean joan da dena, baina gero, itzulerakoan, gerta daitekeenak kezkatzen, batik batk, edanda itzultzen direlako", esan du.

Izan ere, lehen desfilearen ondoren, ospakizun erlijiosoa izaten dute aurrena orangistek, eta, horren ostean, jai girokoa. Normalean, alkohola erruz edaten da ospakizun horietan.

Derryn ere inolako arazorik gabe pasa da desfilea hiri erditik. Hiru urtean aurreneko aldiz auzo abertzaleetatik igarotzeko auzitegien baimena zuten orangistek. Era berean, Limavadyn ere ez da arazorik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.