Milioi bat lagunek Somalia utzi dute, goseteagatik
MUQDISHO. Goseteak eta indarkeriak eraginda, milioi bat lagunek alde egin dute Somaliatik, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak kaleratutako azken zifren arabera. Horietatik 465.000 inguru Keniako Daab kanpamentuan daude, hango gobernuz kanpoko erakundeen arabera, oinarrizko beharrak asetzeko «baliabide eskasian».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu