Egoitza Panaman izanagatik, mundu osoko bezeroei lagundu zien Mossack Fonseca bulegoak zerga gutxiago ordain zezaten. Zehazki, 72 estatuburu edo estatuburu ohi ageri dira offshore konpainiekin lotuta.
ICIJ Nazioarteko Ikerketa Kazetarien Partzuergoak zabaldu du informazioa, eta "Panamako paperek" —horrela bataiatu dute informazio zabaltzea— txiki uzten dute Wikileaks. 78 herrialdetako eta ehundik gora hedabidetako kazetariek landu dute informazioa. Gerard Ryle ICIJeko zuzendariak azaldu du abokatu bulegoaren 40 urteko eguneroko jarduna aztertu dutela.
#panamapapers ist das bislang größte Datenleck: 2,6 Terabyte, 11,5 Millionen Dokumente https://t.co/Jhfpz3rWZOpic.twitter.com/UAgAT0BIUE
— Süddeutsche Zeitung (@SZ) 2016(e)ko apirilak 3
Macri, Poroxenko, Messi...
Mundu mailako izen ezagun ugari daude zerga ihesari lotutako informazioen artean; agintari politikoak, kirolariak, aktoreak... esaterako, Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia, Muammar Gadafi Libiako presidentea zena, Baxar al-Assad Siriako presidentea, Salman bin Abdulaziz Saudi Arabiako erregea, Petro Poroxenko Ukrainako presidentea eta Mauricio Macri Argentinako presidentea lotu dituzte offshore konpainiekin. Vladimir Putin Errusiako presidentea zuzenean ez, baina haren gertukoak ere lotu dituzte zerga ihesarekin.
Macrik iazko azaroan irabazi zituen Argentinako presidentetzarako hauteskundeak. Bere aita eta anaiarekin batera, Fleg Trading Ltd konpainiaren administratzailea zen. Bahametan sortu zuten 1998an, eta 2009an desegin. 2007 eta 2008ko ondasun aitorpenetan, ordea, ez zuen konpainiaren berri eman.
Poroxenkok 2014an irabazi zituen Ukrainako presidentetzarako bozak. Abuztuan, Prime Asset Partners konpainiako akziodun bakar bihurtu zen Poroxenko, eta Mossack Fonsecak Birjina Uharte Britainiarretan inskribatu zuen. Abokatu bulegoaren datuek Sigmundur Gunnlaugsson Islandiako lehen ministroaren kasua ere azaleratu dute; 2007an, Wintris offshore konpainia erosi zuten berak eta Anna Sigurlaug Palsdottir bere bikotekideak, baina 2009an parlamentuan sartu zenean, ez zuen horren berri eman. Enpresaren erdia Palsdottiri saldu zion dolar baten truke zortzi hilabete geroago. Wintris konpainia milioika dolarreko inbertsioak egiteko erabili zuten.
Espainiako koroa ere nahastuta dago. Pilar Borboikoa Espainiako erregearen izeba Delantera Financiera enpresako presidente izan zen 1974tik Juan Carlos Borboikoak erregetza utzi zuen arte.
Kirolaren esparruan, Lionel Messi Bartzelonako futbol jokalaria, Michel Platini UEFAko presidente ohia
Legezko jarduera, Fonsecaren arabera
Bere jarduna defendatu du abokatu bulegoak, azalduz ez dutela inoiz salatu ezta ohartarazi ez Panaman ezta lan egin duen gainerako herrialdeetan ere: "Jarduera susmagarriak antzematen baditugu, berehala jakinarazten diegu agintariei. Halaber, autoritateek okerreko jarduera baten zantzuak azaltzen badizkigute, beti laguntzen diegu".