HERRIALDE KATALANAK

Militanteen %76,23ren babesarekin berritu dute CUPen idazkaritza

Uztailaren 30etik abuztuaren 4ra bitartean bozkatu dute 1.098 kidek. Boto eskubidea duten militanteen %63 da hori.

Boto eskubidea zutenen %63k eman dute botoa. CUP
2016ko abuztuaren 6a
17:10
Entzun

Taldeko hautagaitza bakarra aurkeztu zen, eta 837 boto jaso ditu alde. 239 lagunek (%21,77) zuri bozkatu dute, eta 22 boto baliogabeak izan dira.

Hamabost lagunek osatuko dute idazkaritza: Quim Arrufat, Natalia Sanchez, Lluc Salellas, Nuria Gilbert, Dani Corpas, Anna Gabalda, Juanma Rojas, Elisabet PUnset, Eduardo Caliz, Aida Sanuy, Ricard Torne, Laura Rafecas, Xevi Genero, Albert Serrats eta Oscar Simonek.

CUPen antolaketa politikoa koordinatzen duen batzordea da idazkaritza. Idazkaritza utziko dutenek gutun irekia bidali diete militanteei; besteak beste, zorte ona opa diete idazkaritzako kide berriei, CUP "herri borrokei lotuta eta konprometituta" manten dezaten. "Tokiko burujabetzen gauzatzean aurrerapausoak ematea, kapitalismoaren aurrean alternatibak sortzeko aliantzak indartzea, erreferenduma irabaztea eta herri klaseen zerbitzura egongo den errepublika berri bat eraikitzea" ere opa die kide berriei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.