Militarren arteko borrokak izan dira Sirian
KAIRO. Militar desertoreen eta Siriako Gobernuaren aldekoen artean borroka gogorrak izan ziren atzo Himsen, eta, Siriako Behatokiaren arabera, hamabost hildako eragin zituzten. Beste hainbat lekutan gertatutakoetan, berriz, bederatzi. Bashar al Assak presidenteak, baina, uste du egoera manipulatzen ari dela nazioartea eta NBEren giza eskubideen aldeko batzordea ere horretan ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu