Nolanahi ere, Moktada Al Sadrek ez du onartu Irakeko behin-behineko Gobernuaren oharra, eta "martirien gisan hiltzeko prest" daudela adierazi du.
Aurretik, ordea, Moktada Al Sadr buruzagi xiitak Irakeko Konferentzia Nazionalaren bake eskaintza onartu zuen atzo gutun bidez. Miliziak desarmatzeko eta altxamendua amaiarazteko baldintza gisa menia indarrean jartzea ezarri zuen, baina AEBetako Armadak justu kontrako urratsa eman du gaur.
Iraken okupazioa
Miliziano xiiten kontrako oldarraldi gogorra hasi dute Najafen AEBetako tropek
AEBetako indarrek miliziano xiiten kontrako erasoaldi bortitza abiatu dute Najafen. Telebista arabiarrek eta nazioarteko albiste agentziek zabaldu dutenez, Ali Imamaren meskitaren inguruan, hau da, Moktada Al Sadren jarraitzaileak gotortuta dauden inguruan, tiro eta leherketa hots handiak entzuten dira. Zenbait iturriren arabera, miliziano xiiten kontra estatubatuarrek egindako operazioarik handiena litzateke, Irakeko behin-behineko Gobernuak emandako 'ultimatum'-aren ondorioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu