Jugoslavia ohia

Milosevic bere jaioterrian ehortziko dute larunbatean

Serbian lurperatuko dute Slobodan Milosevic Jugoslaviako presidente ohia larunbatean. Horrela jakinarazi du SPS Serbiako Alderdi Sozialistako idazkari nagusi Zoran Andjelkovicek. Pozarevac izeneko herrian ehortziko dute, bere jaioterrian hain zuzen, Belgrado hiriburutik 50 kilometrora. Andjelkovicek azaldu duenez, Milosevicen hilotza jendaurrean erakutsia izango da Belgradon, hileta elizkizunen aurretik. Hala ere, ez du zehaztasun gehiago eman.

2006ko martxoaren 15a
12:42
Entzun
Lur ematea Milosevic jaio zen herrian bertan, Pozarevacen, izango dela erabaki du familiak, arratsaldeko hiruretan. Antza denez, Milosevicen alderdiko buruak Belgradoko egoitzan daude bilduta ehorzketaren eta oroitzapenezko ekitaldiaren xehetasunak adosteko. SPS alderdiak jakinarazi du Milosevicen gorpua gaur arratsaldean ailegatuko dela Belgradora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.