MUNDUA

Ministro batek kargua utzi du Israelgo Gobernuan

Atzo epaile batek zioen Olmert lehen ministroa dela Libanoren kontrako gerraren "porrotaren" erantzule nagusia, eta horregatik utzi du kargua Kabel laboristak.

2007ko maiatzaren 1a
13:25
Entzun
Israelen atzo jakinarazi zuten, epaile baten ikerketa txosten baten bidez, Libanoren kontrako gerraren "porrotaren" erantzule nagusiak Ehud Olmert Gobernuaren lehen ministroa eta Amir Peretz Defentsa ministroa direla, eta horrek eraginik izan du dagoeneko Israelgo Gobernuan, gaur kargua utzi duelako Eitan Kabel ministroak.

"Ezin dut Olmert buru den gobernuan egon. Olmert erantzulea da eta dimisioa aurkeztu behar du", esan du Kabelek Tel Aviven. Ministroa izan arren, ez dauka sailik bere ardurapean. Alderdi Laboristaren idazkari nagusia da, eta beraiek dira Kadima alderdiaren bazkide nagusiak exekutiboan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.