Poliziaren arabera, operazioak hamar bat minutu iraun du, eta atxilotu guztiak hiriburuko polizia-etxe batera eraman dituzte. Lehendabizi, Poliziaren furgonetek manifestariak inguratu dituzte, eta, ondoren, banan-bana atxilotu dituzte. Poliziaren arabera, ez da istilurik gertatu.
Alexandr Milinkievich oposizioko buruzagi nagusiak gogor salatu ditu atxiloketa horiek, eta, era berean, martxoaren 25eko manifestazio deialdiari eutsi dio. Martxoaren 25a Askatasunaren Eguna da Bielorrusiako oposizioarentzat, independentzia ospatzen baitute. Egun horretan Lukashenkoren aurkako manifestazio handia egin nahi dute.
Bielorrusian igandean egin ziren hauteskundeak. Emaitza ofizialen arabera, hautesleen %92k parte hartu zuen, eta botoen %82,6Lukashenkorentzat izan ziren. Oposizioak iruzurra salatu du, eta salaketa horrekin bat egin dute nazioarteko begiraleek.
Mundua
Minskeko Urriko Plazako manifestariak atxilotu ditu Poliziak
Igande gauaz geroztik etenik gabeko protestaldia egin dute Bielorrusiako oposiziaren jarraitzaileek Minskeko Urriko Plazan: gau eta egun ehunka lagun egon dira han, igandeko hauteskundeetan Alexandr Lukashenko egungo presidenteak "iruzurra" egin zuela salatzeko. Poliziak amaiarazi du gaur protesta hori: plazara sartu eta une hartan han zeuden manifestariak atxilotu dituzte, 200en bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu