Osasuna
Minuturo emakume bat hiltzen da munduan erditzean izandako laguntza faltagatik
Garapen bidean diren herrietan minuturo emakume bat hiltzen dela erditzean izandako osasun-laguntza faltagatik adierazi du Osasunerako Mundu Erakundeak (OME). Urtean milioi erdi emakume hiltzen direla salatu du erakunde honek, erditzean errekurtso gutxirekin saihestu litezkeen zailtasunengatik. Nazio Batuek emandako datuen arabera, garatutako herrietan erditzen duten 100.000 emakumetik 20 hiltzen dira; garapen bidean dauden herrietan ordea, zifra hori 440ra iristen da.
Gaur Nairobin hasiko den OMEren bilera orokorrean, erditzean emakumeek dutenhilkortasuna izango dute gai nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu