Bestalde, New Orleansen geratu zirenak eta urakana pasatu ostean bizirik geratzen direnak Houstongo Astrodome estadiora eramango dituzte segurtasun indarrek, uholde handia baitago. Hiriaren %80 ur azpian dago, eta dikeak hautsi direnez, ura sartu eta sartu ari da oraindik. Bideak txikituta daude, eta komunikazio moduak ez dabiltza.
Zirimolak utzitako kalte materialak ere ikaragarriak dira, oraindik ere zenbatu gabe badaude ere. Agintariek orain duten ardurarik handiena bizirik geratu direnei laguntzea da.
'KAtrina'
Mississippin hildakoak 123tik gora direla jakinarazi dute iturri ofizialek
'Katrina' zirimolak ondorio gogorrak utzi ditu AEBetak. Zenbait estatutako agintariek oraindik ez dute hildakoen zenbakirik eman. Mississippiko agintariek esan dutenez, estatu hartan gutxienez 123 dira hildakoak, eta zenbaki hori bikoiztu edo hirukoiztu egin daitekeela abisu eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu