Mitroviçan independentziaren aurka

2008ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Mitroviça. «Kosovo Serbia da!» oihukatuz,eta Serbiako eta Errusiako banderak astintzen zituztela 2.000 serbiar inguruk protesta egin zuten atzo Mitroviça herrian. Seigarren egunez, iragan otsailaren 17an Kosovok aldarrikatutako aldebakarreko independentziaren aurka manifestatu ziren milaka lagun Serbiaren eta Kosovoren artean banatutako Mitroviçan. Bestalde, aste honetan AEBen enbaxadaren aurka egindako erasoen erruduntzat jo du Washington Serbiak. AEBek eta Europako Batasunak beren enbaxadetako langile gehienak etxeratzea erabaki zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.