mundua

Mitt Romney garaile izan da Illinoisen, eta bere hautagaitza sendotu du

Hemezortzi estatutan lortu du garaipena, AEBetako Alderdi Errepublikanoaren presidentetzarako hauteskundeetan. Rick Santorum hautagaiak hamar estatutan irabazi du.

2012ko martxoaren 21a
16:05
Entzun

Mitt Romneyk bere hemezortzigarren garaipena eskuratu du gaur, Illinoisen irabazita, AEBetako Alderdi Errepublikanoaren presidentetzarako hauteskundeetan.

Botoen %85 zenbatuta, Romneyk %46,9ko babesa du; Rick Santorum hautagaiak, berriz, %35ekoa. Haien atzetik dira Ron Paul (%9,2) eta Newt Gingrich (%8).

Santorumek hamar garaipen ditu guztira, Gingrichek bi, eta Paulek ez du oraindik inon irabazi.

CNN kateak egindako azken zenbaketen arabera, Romneyk 559 ordezkari izango lituzke, Santorumek 239, Gingrichek 137 eta Paulek 69.

Hautagai batek 1.144 ordezkari behar ditu AEBetako presidentetzarako hauteskundeetara aurkezteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.