aeb

Mitt Romneyk beste bost estatutan lortu du garaipena

Ezustekorik ez bada, AEBetako presidentetzarako bozetan Barack Obamaren arerio izango da.

2012ko apirilaren 25a
12:46
Entzun

AEBetako errepublikanoen presidentetzarako hauteskundeetan jokoan zeuden beste bost estatutan garaipena lortu du Mitt Romney hautagaiak, aurreikuspenak betez: New Yorken, Pennsylvanian, Connecticuten, Rhode Islanden eta Delawaren nagusi izan da. 

Guztira 231 ordezkari zueden jokoan, eta oraindik zenbaketa amaitu ez bada ere, gehienak Romneyren esku geratuko dira. Azken zenbaketa horiek egin gabe, Romneyk 698 ordezkari ditu, Newt Gingrich hautagaiak 137, eta Ron Paulek 75.

Gingrichek iragarri du hautagai izaten jarraitu edo ez aztertzen ari dela, eta datozen egunetan emango du bere erabakiaren berri.

Romney errepublikanoen arteko lehiara begira baino, Barack Obama presidentearekin duen lehiara begira jarri da orain. Ezustekorik ezean, hura izango da Obana Alderdi Demokratako kidearen arerio azaroan AEBeko presidentetza hauteskundeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.