Milaka lagunek parte hartu dute Kuban salatzeko AEBek aske utzi dutela Luis Posada Carriles ekintzaile anticastrista. Hainbat hilabetez atxilotuta eduki ondoren, El Pasoko (Texas) epaitegi batek baldintzapean aske utzi zuen atzo, 350.000 dolarreko bermea ordainduta. Orain, Miamin (Florida), etxean, edukiko dute arrestatuta. Ongi-etorri beroa egin diote bart dozenaka anticastristak Miamin.
Aldiz, Kuban, AEBek aske utzi dutela salatzeko mobilizazio jendetsuak egin dituzte. Esaterako, Cochinos badiako garaipenaren 46. urteurreneko ekitaldiak Posada Carrilesen kontrako protesta bihurtu ziren. Habanan, milaka gazte bildu ziren AEBen Interesen Bulego inguruan. Halaber, milaka lagunek egin zuten protesta Bayamon zein Playa Gironen.
Posaca Carriles CIAko kide izana da, eta ekintzaile anticastrista ezaguna. Kubak eta Venezuelak beren kontrako ekintza armatuak bultzatu eta egin izana leporatzen diote, eta, ondorioz, estradizioa eskatzen dute. 1976an Cubana de Aviacion konpainiako hegazkin bat leherrarazi eta 73 lagun hil zituen atentatua berari leporatzen diote.
Mundua
Mobilizazio jendetsuak Kuban AEBek Posada Carriles anticastrista libre utzi duela salatzeko
Baldintzapeko askatasuna eman zion atzo. Kubak eta Venezuelak beren kontra hainbat ekintza armatu egin izana leporatzen diote, besteak beste, 73 heriotz eragin zituen Cubana de Aviacionen hegazkin baten kontrako atentatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu