mundua

Mohamed Shata Libanoko Finantza ministro ohia hil da Beiruten izandako eraso batean

Gutxienez bost lagun hil eta hamabost zauritu dira Libanoko hiriburuan auto bat leherrarazita.

2013ko abenduaren 27a
11:10
Entzun

Auto batek eztanda egin du Beiruten, Libanoko hiriburuan, eta gutxienez bost lagun hil dira erasoan; horietako bat da Mohamed Shata Libanoko Finantza ministro ohia, Al Manar Libanoko telebista kateak baieztatu duenez.

Hamabost lagun zauritu dira leherketaren eraginez; ibilgailu batean zihoan Shata, gertu zen beste auto batek eztanda egin duenean. Larrialdi zerbitzuak joan dira erasoaren lekura. Hain zuzen, gaur zen batzar bat egitekoa Martxoak 14 koalizioa Saad Hariri lehen ministro ohiaren etxean; Haririren aholkularia ere bazen Shata.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.