Bonba mehatxua

Mojacarko gezurrezko bonba mehatxua lapurreta batekin lotu dute

Gurutze Gorriak jasotako bonba mehatxu bat dela eta, hustu eta hesitu egin du Guardia Zibilak gaur goizean Mojacarjo (Almeria, Andaluzia) hondartza. Badaezpada hartu dute neurria, baina mehatxuaren ingurukoak ikertu eta inguruak arakatu ondoren mehatxua gezurrezkoa zela ondorioztatu du Guardia Zibilak. Azken hipotesiaren arabera, goizean ondoko herri bateko banketxean atrakoa egin duten lapurrek egin dute deia, segurtasun indarrak beste zeregin batean jarri eta errazago ihes egiteko.

2004ko abuztuaren 10a
16:18
Entzun
Dagoeneko Mojacarko hondartzan jarritako hesia kentzeari ekin diote segurtasun indarrek.

Orain, mehatxu deia nondik egin duten aztertzen dabiltza, haien kontrako neurriak hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.