Moldaviarekiko harremana hobetzen saiatuko da Transnistriako buruzagi berria

2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Yevgeny Shevchuk izanen da Transnistriako presidente, bozen bigarren itzulian Anatoli Kaminski aurkariari erraz irabazi ondoren —botoen %74 lortu zituen Shevchukek—.1991tik Igor Smirnov izan da Transnistriako presidentea, baina azken bozetan ez zuen lehenbiziko itzulia gainditu. Ustelkeria akusazio larriak egin dizkiote aurkariek, eta Moskuk ere haren aurkako kanpaina egin du. Kaminski izan da Kremlinen hautagaia, eta kanpainan Vladimir Putinen irudia erabiltzeko baimena eman zion. Shevchukek iragarri du bere lehentasuna izanen dela Moldaviarekin harremanak hobetzea, pertsonen eta merkataritza gaien zirkulazio librea bermatzeko. Ofizialki Moldaviaren parte da Transnistria, baina 1991tik de facto errepublika independentea da. Biztanle gehienak errusiarrak eta ukrainarrak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.