Monje tibetar batek bere buruari su eman dio
PEKIN. Rigzin Phuntsok 16 urteko monje tibetarra hil egin zen atzo, Sichuan lurraldean, bezperan bere buruari su ematean jasandako zaurien ondorioz. Ekintza horrekin gogorarazi nahi zuen duela hiru urte Txinako agintariek indarrez zapuztu zutela tibetarrek Lhasa hiriburuan egin zuten matxinada. ICT taldeak dioenez, poliziek Rigzin Phuntsok jo egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu