Montenegroko 'Dan' egunkariko zuzendari Dusko Jovanovic tirokatu zuten atzo gauean, fusil automatiko batekin. Egunkariko egoitzatik atera zenean martxan zihoan auto batetatik tirokatu zuten, eta larri zauritu. Lau orduko ebakuntza egin zioten, baina, gaur hil da.
Montenegroko poliziak ez du hilketaren inguruko ezer esan oraindik, baina egunkari batzuek zabaldu dutenez, Javanovikek mehatxuak jaso zituen Dan-ek Gobernuko jendea lotuta zegoen tabako kontrabandoa eta pertsonen trafikoari buruzko kasu batzuen informazioa kaleratu zuenetik.
Serbia
Montenegroko egunkari bateko zuzendaria hil dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu