PERU

Montesinosi 15 urteko kartzela zigorra ezarri diote, ustelkeria dela eta

AGENTZIAK
LIMA
2004ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Peruko presidente ohi Alberto Fujimoriren aholkulari eta garaiko inteligentzia zerbitzuetako buru izandako Vladimiro Montesinosi hamabost urteko kartzela zigorra eta hamalau milioi dolarreko isuna ezarri zion atzo Peruko Ustelkeriaren Kontrako Epaitegiak. Besteak beste, Administrazio Publikoaren kontrako delitua egitea, ustelkeria eta legez kanpoko elkarteak eratzea leporatu zioten 1990. eta 2000. urteen bitartean Fujimoriren «gizon indartsu» moduan ezagun egin zen Montesinosi.

Peruko Justiziak, orotara, 80 prozesu dauzka irekita orain aholkulari ohiaren kontra. 2002ko uztailean bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten bere funtzioen usurpazioa egiteagatik. Dena den, atzokoa da orain arte ezarri dioten zigorrik handiena.Vladimiro Montesinok berak grabatutako bideoen bidez jakin ziren urteotan egindako delituak.2000. urtean Alberto Fujimorik presidentetza utzi ondoren, haren aholkulariaren bideoa ugari antzeman zituzten agintariek. Bertan agerian gelditzen zen Montesinos inteligentzia zerbitzuetako buru izan zenean Peruko telebistetako jabeei dirutzak eman zizkiela. Trukean Fujimori presidentearen aldeko lerro editoriala egitea eskatu zien aholkulariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.