Hiru tokitan aurkitu dituzte orain arte kutsatutako hegaztiak: Pavlovsken, Shikhovon eta Podolsken. Antza, hiru herri horietako nekazariek Moskuko merkatuan erosi zituzten hegaztiak, eta handik gutxira hil egin ziren. Podolsken -zeina hiriburutik 25 kilometrora dagoen-,
44 hegazti hil ziren gaitzaren eraginez. Ondorioz, agintariek bi asteko berrogeialdia ezarri dute Mosku inguruetako etxaldeetan, eta ehundik gora hegazti hil dituzte. Era berean, bihartik aurrera hegaztiak txertatzen hasiko dira, eta kutsatutako hegaztiak agertu diren inguruetatik ateratzen diren garraio guztiak aztertuko dituzte.
Errusian 2005eko uztailean agertu zen lehen aldiz H5N1 birusa, Siberian. Handik beste eskualde batzuetara zabaldu zen.