Mossoek independentziaren aldeko talde bat sortu dute
Kataluniako Poliziak burujabetzaren aldeko talde bat sortu du: Independentziaren Aldeko Mossoak. ANCren sareko taldea izango da, eta «krisi nazionalaren gairaian Katalunia defendatzeko asmoz» jaio da. Taldea Gironan sortu bada ere, Katalunia osora hedatzeko asmoa daukate. «Aukeratu beharra daukagu non bizi nahi dugun: goraka doan nazio bizi batean ala Espainiaren moduko estatu zentralista eta lapur batek txirotutako eta asimilatutako herrialde batean», esan du Sergi Mir mossoen taldeko idazkariak. Eta aitortu du jende askok beldurra duela jendaurrean independentziaren alde pausoak emateko; baina esan du eurak ez direla geratuko burujabetza lortu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu