Bagdaden bisitan zela egin du iragarpena AEBetako bideli bereziak, Brett McGurkek. Haren esanetan, koalizioko indarrek dagoeneko eten dituzte Mosul eta Raqqaren arteko orniketa bideak —Estatu Islamikoaren gotorlekua da Raqqa—. Estatu Islamikoaren kontrolpean dago egun hiria.
Irakeko lehen ministro Haider Al Abadik azaldu duenez nazioarteko indarrez gain, Irakeko armadak ere parte hartuko du erasoaldian.
Ashton Carter AEBetako Defentsa idazkariak urtarrilaren amaieran jakinarazi zuen AEBek lurreko tropak bidaliko zituztela Siriara eta Irakera, Raqqa eta Mosul berreskuratzeko erasoaldian parte hartzeko —EIk konkistatuta dauzkan hiri nagusiak dira—. AEBak 2014ko abuztuan hasi ziren Iraken esku hartzen EIren aurka, eta urte bereko irailean, berriz, Sirian.