Nolanahi ere, hildakoak oraindik ere gehiago izan daitezkeela onartu dute Errusiako agintariek. Hain justu, oraindik beste lagun mordoska bat —7tik 18ra bitartean— ospitalaren hondakinen artean harrapatuta daudela jakinarazi dute erreskate taldeek, eta zaila izango dela haietako inor bizirik ateratzea.
Horrez gain, leherketak harrapatutako beste 79 lagun ingresatuta daude erietxeetan, haietatik hamar oso larri. Guztira, eztandak kaltetutako 300 bat lagunek behar izan dute medikuen laguntza, baina gehienek zauri arinak zituzten.
Atentatua gertatu zen unean,119 lagun zeuden ospitalean: 98 gaixo eta 21 mediku eta erizain.
Erasoa suizida izan den edo ez argitzeke dago. Funtsean, lehergailuz betetako kamioi batjaurti zuten ospitalaren aurka, baina gidaria ote zeraman edo, aitzitik, urruneko aginte tresna baten bidez gidatu ote zuten ikertzen ari dira orain.
Lekukoen arabera, eztanda ikaragarria izan zen: 15kilometrora entzun zen leherketa, eta sei kilometrora haren astinaldia sentitu zuten.
Ipar Osetia
Mozdokeko erasoarekin ez duela zerikusirik dio Txetxeniako gerrillak
Ipar Osetiako Mozdok hirian Errusiako Armadaren ospital militar baten aurka atzo egindako atentatuarekin zerikusirik ez duela jakinarazi du gaur Txetxeniako gerrillak. Hain zuzen ere, Txetxeniatik hurbil dago Mozdok, eta, hasiera-hasieratik, hango gerrilla independentistari egotzi zion Errusiako Gobernuak erasoaren ardura. Gerrillariek, ordea, atentatuaren berri Errusiako hedabideen berriz izan dutela adierazi dute, eta ez dela beren ekintza. Erreskate taldeek lanean segitzen dute, eta dagoeneko 39 hilotz atera dituzte hondakinen artetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu