Errusiak astelehenean murriztu egin zuen Ukrainatik Europara igortzen duen gas hornikuntza, eta gaur hornikuntza hori moztuta geratu da. Gazprom Errusiako gas partzuergoak Ukrainari leporatu dio erantzukizuna. Ukrainako Naftogaz gas enpresak, berriz, Errusiari bota dio errua.
Ukrainan atzora arte Sudzhatik baino ez ziren ari Europara gasa bidaltzen, baina bide hori ere itxi egin dute.
"Ukrainan Errusiako gasa lapurtu egin izan dutelako" hartu zuen neurria astelehenean Errusiak, Vladimir Putin lehen ministroak esan zuenez.
Errusiak Europara igortzen duen gasaren %80, Ukrainatik igortzen du.
Krisi horrek gas barik utzi ditu Europako herrialde asko.
MunDUA
Moztu egin dute Ukrainan Europarako gas hornikuntza
Errusiak eta Ukrainak elkarri leporatu diote errua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu