Muammar Gaddafiren seme Mutassim Gaddafik ihes egin du Surtetik, gaur Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko kide batek jakinarazi duenez. Surt Gaddafiren jaioterria da, eta orain dela zenbait astetik oposiziok setiatuta du hiria.
Gaddafiren aldekoei geratzen zaien azken gotorlekuetako bat da Surt. Ahmed Bani bozeramaileak Al Jazeera telebista kateari jakinarazi dioenez, hegoaldera egin du ihes Gaddafiren semeak.