Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak AND Alderdi Nazional Demokratikoko presidente karguan jarraituko du, arratsalde partean Al Arabiya telebista kateak bestelakorik zabaldu badu ere.AND alderdiko buruzagitzako kide guztiek eman dute dimisioa, baina Mubarakek ez. Kargua utzi dutenetako bat, ordea,Gamal Mubarak da, presidentearen semea, hark oinordeko izendatutakoa. AEBetako bidali bereziak, Frank Einserrek, ontzat eman du albistea. "Orain aurrera egiteko aukera bat dago. Lehen fasean gaude", esan du. AEBetako bidali bereziaren iritziz Hosni Mubarakek presidente karguanjarraitu beharko luke Egiptoko gobernuaren trantsizio gidatu ahal izateko.
Tahrir plazan bildutakoek, ordea, Gobernuaren mugimendua "jukutria" besterik ez dela eta Mubarakek gobernuan jarraitzen duen bitartean protestei eutsiko dietela jakinarazi dute.
Egipto
Mubarakek Egiptoko Gobernuko alderdiko presidentetzan jarraituko du
Arratsaldean AND alderdiko buruzagitza uztea erabaki duela zabaldu bada ere, Al Arabiya kateak gezurtatu egin du albistea. Alderdiko buruek eman dute dimisioa; tartean, Mubaraken semeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu