Atzoko eguna baketsua izan bazen ere, pixkanaka biolentzia gora ari da egiten Kairon. Hosni Mubarak presidentearen aldeko Tahrir enparantzara sartu dira, eta kontra daudenengana iritsi direnean bi taldeen arteko borrokak sortu dira.
Harriak eta makilak dituzte borrokarako arma. Al Jazeera telebista kateak, gainera, tiro hotsak entzun direla jakinarazi du. Hildakorik dagoenik inork ez daki; bai, ordea, 500 pertsona zauritu direla borroka horietan.
Eguerdian hasi dira Mubaraken aldekoak Tahrir enparantzara sartzen, eta Al Jazeerak esan duenez, zaldiak eta gameluak erabili dituzte horretarako. Egoera horren aurrean, Mohamed El Baradei Bakearen Nobel saridunak esku hartzeko eskatu dio armadari.
El Baradeiren mezu gogorra
Mezu gogorra zabaldu du El Baradeik eta egoera horretan armadak ezin duela neutraltasuna gorde salatu du. Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak ere modu baketsuan manifestatzen ari ziren protestagileen aurkako erasoak salatu ditu.
Albiste agentziek jakinarazi dutenez, gainera, Kairoko Egiptoko Museoan sua piztu da zenbait manifestariek (noren aldekoak diren ez dute esan) molotov koktelak bota dituztenean.
Protestak Egipton
Mubaraken aldekoen eta kontrakoen arteko borrokak hasi dira Kairon, eta 500 zauritu daude
Al Jazeera telebista kateak dio tiroak entzun direla. El Baradai Bakearen Nobel saridunak esku hartzeko eskatu dio armadari. Kairoko Egiptoko Museoan sua piztu da 'molotov koktel' batzuk jaurtita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu