Mundua

Mugabe presidentea hautagai bakar dela ari dira egiten Zimbawen hauteskundeak

Parte hartzea txikia ari da izaten nazioarteko albiste agentzien arabera. Oposizioko buruzagi Tsvangiraik erretiratzea erabaki zuen joan den igandean, bere jarraitzaileen kontrako jazarpena zela-eta hauteskundeak egiteko baldintzarik ez zegoela iritzita. Nazioarteko erakundeek zilegitasuna ukatu diote gaurko bozketari.

2008ko ekainaren 27a
12:41
Entzun
Goizeko zazpietan (seiak Euskal Herrian) ireki dituzte bozkalekuak Zimbawen, presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia egiteko. Nazioarteko albiste agentziek agertu dutenez, parte hartzea txikia ari da izaten, eta lehen orduetan gutxi izan dira botoa ematera joan direnak.

Hautagai bakarra, 1980tik presidente den Robert Mugabe, ari da hauteskundeetan parte hartzen. Izan ere, Morgan Tsvangirai oposiziok buruak erretiratzea erabaki zuen joan den igandean, bere jarraitzaileak jasaten ari diren jazarpenak bozak baldintza egokietan egitea eragozten dituela iritzita. Azken asteetan oposizioko kideen aurkako sarekada eta erasoak egin dituzte Mugaberen menpeko Poliziak eta haren jarraitzaileek.

Nazioarteko erakundeek, besteak beste, G8k eta NBEk,Mugaberi ohartarazi diote gaurko hauteskundeei ez dietela zilegitasunik aitortzen, eta bere Gobernuaren kontrako neurriak hartzeko prestdirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.