polizia operazioa katalunian

Mugimendu anarkistaren bederatzi lagun atxilotu dituzte Katalunian

Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du operazioa; 'Pandora' polizia operazioaren jarraipena da.

Mossoak, Sants auzoko ateneoan. @LA_DIRECTA
2015eko urriaren 28a
07:58
Entzun

Efe berri agentziaren arabera, bederatzi atxilotu leudeke dagoeneko. Bartzelonan, Santseko ateneora sartu dira Mossos d'Esquadrako agenteak.

Polizia operazioa Kataluniako "mugimendu libertarioaren kontrakoa" dela esan dute, eta mossoak ari dira polizia operazioa egiten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Hainbat polizia furgoneta izan dira Bartzelonako Gracia eta Sants auzoetan.

Iaz hainbat atxiloketa izan ziren Pandora polizia operazioaren jarraipena da, Efe berri agentziaren arabera. "Helburu terroristak" zituzten "delitu kriminalak" egitea egotzi zieten orduan 11 laguni. Besteak beste, zenbait banketxetan lehergailuak jartzea. Indarrez eta zalaparta handiarekin sartu ziren iazko abenduan poliziak Bartzelonako Kasa de la Muntanya etxe okupatu historikora. Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, sarekada zabala egin zuten laurehun poliziak baino gehiagok, eta Bartzelonako beste bi ateneo libertario eta hainbat etxebizitza ere miatu zituzten.

Iragan martxoan, berriz, Talde Anarkista Koordinatuetako hamahiru kide atxilotu zituzten Espainian eta Katalunian. Espainiako Barne Ministerioak "helburu terroristak" zituen taldeko kide izatea egozten zieten, eta sabotajeak egitea eta lehergailuak jartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.