Espainiako Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epaileak atzoko sarekadan atxilotuetako 11 lagunetatik zazpi kartzelatzea erabaki du, bermerik gabe. Gainerakoek astero joan beharko dute deklaratzera.
"Izaera anarkistako erakunde terrorista" bateko kide izatea egotzi diete, baita "lehergailu bidezko hainbat atentaturekin" lotura izatea ere.
Sarekada zabala egin zuten atzo laurehun poliziak baino gehiagok Madrilen, Bartzelonan, Manresan eta Sabadellen. Tartean, Graciako Kasa de la Muntanya etxe okupatura sartu ziren; 25 urte baino gehiago daramatza okupatuta, eta Bartzelonako gune anarkista nagusietakoa da.