El Universal (Venezuela): "Hugo Chavez Frias minbiziaren aurkako borroka luze baten ondoren hil da".
La Nación (Argentina): "Mundua, hunkituta: Hugo Chavez hil da".
Clarin (Argentina): "Hugo Chavez hil da. Madurok Venezuela blindatu du".
Folha de Sao Paulo (Brasil): "Minbiziak Hugo Chavezen hamalau urteko agintaldiari amaiera jarri dio".
Sana (Iran): "Madurok Hugo Chavezen heriotza iragarri du".
RT (Errusia): "Litekeena da Chavezek gidatu zuen XXI. mendeko sozialismoak aurrera egitea".
Pravda (Errusia): "Komandantea, zauden lekuan, eskerrik asko, mila bider".
The Washington Post (AEB): "Iraultzarekin amestu zuen soldadua, beste garai batean konplize, munduko petrolio potentzietako bateko lider izatera iritsi zen".
The New York Times (AEB): "Hugo Chavez presidentea bere hitzaldi luze eta eraso ausartengatik izan zen ezagun. Hedabideen arretaz gozatzen zuen hizlari apartekoa izan zen".
El País (Espainia): "Gaixotasunak Chavez gainditu du".
Il Messaggero (Italia): "Agur AEBen aurkako buruzagiari".
La Repubblica (Italia): "Agur Hego Ameriketako buruzagiari".
Corriere della Sera (Italia): "Azken buruzagia".
Liberation (Frantzia): "Chavez, arma ezkerrera".
Times (Erresuma Batua): "Ezinegona eta beldurra Chavezen heriotzaren ondoren".
Yomiuri (Japonia): "AEBen aurkakoa eta ezkertiarra".
Nikkei (Japonia): "Karismaduna eta popularra zen, baina herrialdea krisian utzi zuen".