Al Kaeda

Mundua izutuko duen kolpe erraldoi bat emango duela iragarri du Al Kaeda erakundeak

Bin Ladenen Al Kaeda erakundearen buruzagi Abu Salma Hijazi adierazi duenez, hilabete honetan mundua izutuko duen kolpe erraldoi bat emango du Al Kaeda erakundeak. Egiptoko 'Al Hayat' egunkariak jaso du albistea eta Al Kaeda erakundeko buruzagi honek dio, gutxienez, ehun mila pertsonaren heriotza eragingo duela fedegabe edo musulman ez direnen artean. Erasoa Ramadamak irauten duen bitartean egingo dutela esan du, eta aipagarria da, Ramadama hamar egun barru amaitzen dela.

2003ko azaroaren 14a
14:48
Entzun
Egiptoko 'Al Hayat' egunkariak 'Al Qala' webgunetik atera du albistea. Ustez, egunkari digital horrek egin dio elkarrizketa Abu Salma Hijaziri Bagdadetik 50 kilometrora Faluja hirian. "Eraso ausart handi bat prestatzen ari da, eta gure kalkuluen arabera, musulmanak ez diren ehun mila lagun baino gehiago hilko dira", adierazi du Hijazik.

Al Kaedako buruzagiak adierazi duenez, Ramadan hilabete sakratuaren barruan –hamar egun falta dira Ramadama amaitzeko– egingo dute erasoa. "Mundua erabat asaldatuko duen erasoa izango da", adierazi du, baina ez du zehaztasun gehiago eman. Hijazik azpimarratu duenez, Al Kaeda erakundearen sarea indartsu dago, nahiz eta mundu osoan "gure erakundeko kide asko atxilotu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.