Munduko arma arinen %70 zibilen esku dago
GENEVA. Mundu guztian dauden 926 milioi arma arinen %70, alegia, 625 milioi arma inguru, zibilen esku dagoela jakinarazi du Small Arms Survey erakundeak txosten batean. AEBetan dago arma gehien zibilen esku; 270 milioi. Herritarren %90 armatuta legoke bidezko banaketa bat eginez gero. Yemen, Suitza, Finlandia eta Zipre dira, AEBen atzetik, zibilen artean arma gehien duten herrialdeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu