Munduko hegazkin handienak sortu zutenetik orain arte izan duen matxurarik handiena jasan du. Qantas Australiako hegazkin konpainiaren Airbus A380ak su hartu du airean, Indonesia zeharkatzen ari zela, eta lur hartu behar izan du. Singapurreko Changi-ko aireportutik Sidneyra bidean zihoan, eta une horretan 459 pertsona zeramatzan: 433 bidaiar¡ eta 26 langile.
Hegazkin konpaini horrek modelo bereko beste sei hegazkin ditu eta horien zerbitzua etetea erabaki du, zer gertatu den argitu bitartean. Konpainiak berak jakinarazi duenez, motor batean piztu da sua, eta "nahiz eta beste hiruekin airean jarraitu zezakeen", Singapurrera itzuli eta lur hartzea erabaki dute. Ez dago zauriturik. Airbuseko lur hartzea segurua izan dela nabarmendu du.
Airbus A380 hegazkinak orain dela hiru urte egin zuen bere estreinako hegaldia. 853 bidaiarientzat du lekua, bi pisutan. 73 metro da luze, eta 24,1 metreko garaiera dauka. 308 tona pisatzen ditu, eta airea hartzeko gehieneko pisua 540 tonatakoa da. Motorrak Rolls Royce etxeak egiten ditu. Hegazkin hori, Qantasek erosteaz gain, Emirates, Singapore Airlines, Lufthansak eta Air France konpainiek erosi zituzten. Frantziako konpainiak bere zerbitzua eteteko asmorik ez duela jakinarazi du.
MUNDUA
Munduko hegazkin handienaren motor batean sua piztu da eta lur hartu behar izan du, Indonesian
Qantas Australiako hegazkin konpainiaren Airbus A380ak airean hartu du su, 459 pertsona zeramatzala. Singapurretik Sidneyra zihoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu