Irudia. Ingalaterra
MURDOCHEN BIGARREN PORROTA
Gehien saldutako bere egunkari bati —News of the World— uko egin ondoren, Rupert Murdochek telebista munduko beste proiektu bat albo batera utzita erantzun dio entzuketen auziari. Erresuma Batuko Gobernuak eta Parlamentuak presionatuta, enpresaburuak muzin egin dio BSkyB satelite bidezko telebista errentagarria osorik erosteko eskaintzari. AEBetan, senatari batek ikerketa eskatu du, Murdochen hedabideek han ere herritarrak zelatatu ote zituzten jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu