Mursi presidenteak hitzeman du Egiptok bere izaerari eutsiko diola

2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
«Ezinezkoa da Egipto Anaia Musulmanen estatu bilakatzea», adierazi du Mohamed Mursi Egiptoko presidente berriak, kargua hartu bezperan. Hitzeman du herrialdeak bere izaerari eutsiko diola, ezein alderdi politikoren kontrolaren gainetik.

«Nire pasioa Anaia Musulmanak dira, baina nire politikak ez», gaineratu du. Azaldu du bere egitekoren ardatza «hiru ezezkoak» izango direla: «Enfrentamendurik ez, mesfidantzarik ez eta zentsurarik ez». Islamistak boterera ailegatu izanarekin kezkatuta daude asko eta asko herrialdean, baita Hosni Mubaraken agintearen aurka borrokan aritu diren ekintzaile ugari ere, eta horiek lasaitzen ahalegindu da Mursi. Herrialdeko sektore guztiak kontuan hartuko dituela hitzeman du, eta egiptoar guztien presidentea izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.